Ernesto Gasco Donostiako PSEko alkategaia Igeldon izan da gaur goizean; zehazki, Igeldo plazan bildu da, hainbat alderdikiderekin batera. Ekitaldian adierazpenak egiten hasita, hainbat igeldotarrek udalerria aldarrikatzeko pankartak atera dituzte, “Herriak erabaki du” eta “Inposaketarik ez” oihukatuz.
Gascok, bestalde, Igeldo Donostiaren parte izaten jarraitu dezala aldarrikatu du, eta igeldotarren protesta salatu du, adierazpen askatasunaren aurka egin dutela egotzita: “Argi dago batzuek ez digutela uzten askatasunez hitz egiten, hau da gutxi batzuk nahi duten Donostia”. Horrela, udal gobernuak Igeldon nahikoa inbertitzen ez duela adierazi du PSEko zinegotziak: “PSE alkatetzara iristen bada, Igeldoren berezitasunak defendatuko ditu, beti ere, Donostiako auzo bat dela ulertuta”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea