Amaia Martin, Irabazi Donostia-ko zerrendaburua
Irabazi Donostia hiritarren plataformak. Zerrendaburua Amaia Martin donostiarra da. 33 urte ditu eta erizaintzako laguntzailea da. Ezkertiar eta errepublizale gisa aurkeztu du bere burua. Gazteen egoerarekin eta aberastasunaren banaketa bidegabeak gizartean dituen ondorioekin kezkatuta dagoela adierazi du.
Irabazi Donostia-ren primarioetan aukeratu diren beste lau hautagaiak dira Loic Alejandro, Haizea Garai, Julio Biurrun eta Juantxo Dominguez.
Loïc Alejandro web diseinatzaile grafikoa da. Musikazalea da, eta Stringewood folk musikaren inguruko kolektiboaren sortzaileetako bat da. Haizea Garai Historian lizentziaduna da, eta garraio enpresa batean egiten du lan. Gobernuz Kanpoko hainbat erakundetan lan egin du. Pueblako (Mexiko) abandonatutako haurren harrera etxean ere izan da boluntario gisa. Julio Biurrunek musika du pasio eta ogibide. Biurrun Musika Eskolako zuzendaria da. Iaz Urrezko Danborra jasotzeko izendatu zuten. Juantxo Dominguez bide luzeko lasterketa korrikalaria, eta konpromiso handiko pertsona da.
Asteburuan aurkeztu zuten hautagaitza, eta adierazi zuten edonork parte har dezakeela plataforman, bai hauteskundeen aurretik eta baita ondoren ere. Irabazi Donostian jatorri desberdinetako pertsonak elkartu direla azaldu dute: mugimendu sozialetakoak, alderdi politikoetakoak, independenteak… “Donostia iraunkor eta berdea, parekidea, desberdintasunik gabekoa, langabeziarik gabekoa eta etxegabetzerik gabekoa”. Printzipio horiek konpartitzen dituzten herritarrei eurekin bat egitera deitu dituzte.
Parte hartzea eta gardentasuna bermatuko duen kode etiko bat sortu dute, eta gero eta gehiago hazten ari diren desberdintasun sozialen aurka, eta justizia sozialaren alde, borrokatuko dutela plazaratu dute. Donostiaren “benetako” arazoak langabezia, etxebizitza eta herritarren zahartzea direla adierazi dute. Euren programan arazoi hauei aurre egiteko neurriak proposatu dituzte. Auzoei ere garrantzia eman diete, eta bertako bizitza kulturala suspertu nahi dutela azaldu dute, kaleko kultura sustatuz. Hiria deszentralizatzea da euren helburua.
Udal hauteskundeetan aurkeztuko duten zerrendako lehen bost hautagaiak aurkeztu ditu