Ander Lizarraldek, Xabier Sukiak eta Mikel Artolak Orixe Sariaren finalerako txartela lortu dute
Ander Lizarralde oiartzuarrak irabazi du Orixe Txapelketako lehen kanporaketa, eta beraz, hilaren 27ko finalean kantatuko du, atzoko bigarren eta hirugarren sailkatuekin batera, Xabier Sukia eta Mikel Artolarekin. Saio ederra osatu zuen Lizarraldek, eta hamarreko txikian nabarmendu zen batez ere. Atzoko sailkapena horrela gelditu zen:
1. Ander Lizarralde
2. Xabier Sukia
3. Mikel Artola
4. Eneko Abasolo ‘Abarkas’
5. Eneritz Zabaleta
6. Julen Zelaieta
Hurrengo kanporaketa datorren ostiralean, hilaren 20an, izango da, Jolas Etxean bertan, 20:30ean. Xabier Legarreta Arano, Nahikari Gabilondo, Manex Mujika, Iker Osa, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Iñaki Zelaia ariko dira kantuan. Jolas Etxean dago afaritarako izena emateko zerrenda.