Hainbat jarduera prestatu dituzte Korrika egunerako eta aurreko egunetarako ere.
(Argazkia: Agurtzane Altuna)
INTXAURRONDO:
– Martxoak 20, ostirala: Hizkuntzei buruzko hitzaldia eta jolasak HaurTxokoan (18:00etan).
– Martxoak 21, larunbata: Jolasak eta bisita gidatua erakusketara. Jolasak Haurtxokoan (18:00etan).
– Martxoak 22, igandea: Korrika pasata, salda izango da Intxaurrondo zaharrean.Bazkari herrikoia Zulo Zahar Elkartean eta kontzertua gaztetxean.
LOIOLA:
-Martxoak 22, igandea: Egia Alaia musika taldea goizean eta bazkaria Hontza Elkartean.
EGIA:
– Martxoak 17, asteartea: Euskorrika jolasak Haur Txokoan (17:30) eta
Gartxot filmaren emanaldia Egia Kultur Etxean (19:00).
– Martxoak 18, asteazkena: Korrika Txikia auzoan zehar, erromeria (16:30ean, Plaza Haundin), Korrika lekuko tailerra (17:30ean, Gaztelekuan).
– Martxoak 20, ostirala: Korrika kamiseta tailerra (17:30ean, Gaztelekuan) eta Ez da kasualitatea bertso musikatua (20:00etan, Le Bukowskin, Sarrera 3 euro).
– Martxoak 22, igandea: Gosari mundiala musikaz girotuta 09:00etan (Donostigain, Arrano eta Urzaleak-ek antolatuta). 10:00etan Korrika!
MARTUTENE:
– Martxoak 22, igandea: Goizean festa parkean (zunba, argazkiak, hamaiketakoa). Ondoren, kalejira eta bazkaria Sorgintxulo txokoan.
PARTE ZAHARRA:
– Martxoak 21, larunbata: 12:00etan hasi eta gaua arte, Korrika jaia: Kantujira berezia, barrikote-bazkaria, haur jolasak, erromeria ibiltaria, korrikaraokea…
AMARA BERRI:
– Martxoak 22, igandea: Korrikari ongi etorria. Gosari herrikoia txistulariekin, Irun plazan, (ARCCO sarreran), 9:30ean.
BIDEBIETA:
-Martxoak 21, larunbata. Korrika Txikia 16:30ean. Ondoren, Isasa parkean, txokolate jana.
-Martxoak 22, igandea: Goizeko 8:00ak aldera, diana.
GROS:
– Martxoak 21, larunbata: Korrika jaia Katalunia plazan, 17:00etatik aurrera. Dantza taldeak, haurrentzako ginkana, Gaztelekua kalean, graffitia, txokolate jana, erakusketa, jatekoa eta edatekoa, ezustekoak…
– Martxoak 22, igandea: Harrera Korrikari 11:30ean. Ondoren, poteoa eta barrikotea Marruma Elkartean.
ALTZA:
– Martxoak 17, asteartea: ‘Burdin-hariak eta plastikozko goilarak (Maitasun lubrikatua). Kartzelari buruzko gogoeta musikatua Herrerako Elkartean, 19:30ean.
– Martxoak 18, asteazkena: Korrika Txikia, Altza eta Oleta Harri Berri herri ikastetxeak, 11:00etan. Altza herri ikastetxetik Harria parkera.
– Martxoak 20, ostirala: Kontzertua Gazte Asanbladaren eskutik, Altzania Elkartean.
– Martxoak 21, larunbata: Herria apaindu, Korrika 19ri harrera egiteko.
– Martxoak 22, igandea: Ongi etorri Korrika 19 Altzara! Buenavistan 8:50ean.