Kortxoeneari buruzko dokumentala egiteko laguntza eskatu dute
Groseko gaztetxearen 5 urteko historia jaso nahi dute ikus-entzunezko batean.
Gaztetxe, etxe okupatu eta beste gune autogestionatuen errealitatea ez da berria Euskal Herrietan. Hamarkadak dira jabetza pribatua, espekulazio urbanistikoa, nahiz interes pribatu eta administrazio lokalaren arteko elkar-aditzea zalantzan eta agerian jartzen dela. Kortxoenea esperientzia hauetariko bat gehiago da, eta bere historia kontatu nahi dute dokumental batean. Ikus-entzunezkoa egin ahal izateko, ordea, babes ekonomikoa behar dute, eta finantzaketa lortu nahi dute Karena crowdfunding plataformaren bidez.