PSEk, PPk eta EAJk onartutako proposamenak lau barruti berri sortuko lituzke hirian; Udabaltzak araudia onartu beharko du.
Zenbait auzo elkarteko kideek barrutien gaia salatu zuten iazko urriko udalbatzan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Oposizioak lau barruti sortzeko proposamena egin du, eta udal gobernuak salatu du auzoak mapatik ezabatu nahi dituztela. Horrela, udal gobernuaren esanetan, PSEk, PPk eta EAJk barrutien araudi organikoa onartu dute, bizilagun eta Elkarteen eskaerak atzera botaz. Guztira 23 argudio aurkeztu dituzte elkarteek, eta hauetatik 15, hiritarren benetako beharrei erantzuna ematen ez dien proposamen moduan deskribatzen dute araudia; elkarteek erretiratzeko eskatu duten arre, Udalbatzak araudia onartu beharko du.
Axier Jaka Partaidetzako zinegotziaren esanetan, 4 barrutiak sortzeko proposamena parte hartzearen kontrakoa da: “Egitura artifiziala sortzen du eta arazo burokratiko bat planteatzen du udala eta hiritarren artean”. Jakaren esanetan, “ezetzaren blokeak” (oposizioak) ezetz esan die aurrekontu partehartzaileei, 20 milioi euro hiritarren eskakizunen arabera inbertitzeari: “Azken finean, ezetz esan dio partaidetzari eta orain beste ezezko bat eman die donostiarren gehiengoaren borondateari”.
Zinegotziaren arabera, ez da lau distrito horiek sortzeko beharrik: “Gaur egun benetako partaidetza bermatzeko pausoak ematen ari gara eta udal gobernua bi egunean behin bilera bat kudeatzen ari da, bizilagunekin harreman zuzenean, beraien eskaerak entzunez eta hauei erantzuna ematen dieten politikak eginez”.