Taldekako lehen postua lortu du Donosti Berrik Egiako Zumy Sarian
Guztira 50 txirrindulari baino gehiago aritu dira lehian, eta Iñigo Etxarri bigarren sailkatua izan da
Egian hasi eta bukatu zuten LII. Zummy txirrindularitza sariketa joan den igande goizean, Donosti Gain elkartearen eskutik. Guztira, 53 lagunek gurutzatu zuten helmuga, eta beste 61 erretiratu egin ziren. Hirian barrena 80 kilometroko ibilbidea egin zuten partaideek, eta tartean ziren Donosti Berriko juniorrak. Hala, egindako lan onari esker, taldekako sailkapenean garaileak izan ziren donostiarrak. Autonervion-Renault taldeko Aitor Elosegi izan zen txapelduna, 2 ordu, 6 minutu eta 51 segundoko denborarekin, baina bigarren postuan geratu zen Fulgass Donosti Berriko Iñigo Etxarri (2:07:12). Gainera, ondoren erretiratu egin ziren arren, Aitor Martinez eta Ibon Barreiro oso txukun aritu ziren. Martinez hasieratik ihes eginda aritu zen, eta bigarren tarteko helmugan bigarrena izan zen. Hona hemen Donosti Berrikoen postuak: Mikel Sarasola (6), Aitor Martinez (erretiratua), Ibon Barreiro (erretiratua) eta Aitor Bereinkuak (39), Xabier Diaz de Junguitu (46) Gorka Urkiola (47). Sailkapen osoa ikus daiteke