Aintzane Orkolaga loiolatarra aske geratu da
EPPKren kontrako sarekadan atxilotua izan zen.
Bermea ordaindu eta gero irten zen kartzelatik, atzo. 2014ko urtarrilan hartu zuten preso, EPPKaren mintzakideen kontrako polizia operazioan. Aurrez ere espetxean izana da, Frantzian.
2009ean amaitu zuen Frantziako espetxe zigorra, eta 17 egunetako gose greba egin zuen Espainiaratu egin zezakeela-eta. Barajasko aireportuan, Madrilen, libre utzi zuten orduko hartan.