Asier Cuevas izan da azkarrena Udaberriko Lasterketan
Jon Arzubialde eta Maria Iturrioz izan dira helmuga zeharkatu duten lehen donostiarrak
Donostiarrak atletismo taldearen Udaberriko XIII. Lasterketa arrakastatsua izan da aurten ere. Asier Cuevas eibartarra izan zen azkarrena, 10 kilometroko ibilbidea 31minutu eta 40 segundotan osatuz. Sergio Roman hernaniarra (31:56) bigarren urtez jarraian bigarrena izan zen; eta hirugarrena, Xabat Manzisidor azpeitiarra (32:11). Emakumezkoetan, Maitane Guerrero hernaniarra izan zen lehena (37:20); ondoren, Nere Arregiri (37:20), eta Claudia Behobide (38:19) sailkatu ziren. Bestetik, Donostiarrak taldeko lehenengo kidea Iñaki Gerica izan zen, hamalaugarren postuan (34:06). Donostiarrei dagokienean, Jon Arzubialde (34:22) eta Maria Iturrioz (39:19) izan ziren azkarrenak. Guztira, 1.674 lagunek eman zuten izena lasterketarako, eta horietatik 1.469k egin zuten ibilbide osoa (iaz baino bat gutxiago). Emakumezkoen partaidetzak marka berri bat hautsi zuen, 435 lagunek parte hartu baitzuten (%29,6); eta iaz 327 emakumek parte hartu zutelarik. Donostiarraken webgunean kontsulta daiteke