Ikasle Abertzaleak taldeak bultzatuta, hainbat jarduera egiten ari dira campusean
GUnea proiektuaren sorrerari buruzko hitzaldia. (Argazkia: Ibaetako Ikasle Abertzaleak)
Ikasle Abertzaleak taldea jo eta ke lanean ari da. Herri Unibertsitateak izenekoak abian jarri dituzte Euskal Herriko hainbat unibertsitatetan, Ibaeta, Gasteiz, Bilbo, Leioa eta Iruñean, hain zuzen ere. Egungo hezkuntza ereduaren aurrean alternatibak daudela erakutsi nahi dute ikasleek, eta hiru eguneko jarduerak antolatu dituzte, astelehenetik asteazkenera. Hala, hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ari dira campusetan, goizetik gauera. Jardueren bidez, hezkuntza eredua eta alternatiben inguruan pentsatu eta eztabaidatzen ari dira, besteak beste. “Herritik eta herriarentzat eraikitako eredua” nahi dute, eta hori garatzen ari dira, hiru egunez, hainbat ikasleren partaidetzarekin. “Lanean segi ezgero, eguneroko eredu bihurtuko da Herri Unibertsitatea”, diote ikasle abertzaleek.
Uneoro Ibaetan egiten ari diren jardueren berri ematean ari dira Twitter-en, @ibaetakoia kontuaren bidez. Bihar eguerdian bukatuko dituzte jarduerak, eta partaide guztiak bilduta argazki bat ateratzeko asmoa dute.
IBAETAKO HERRI UNIBERTSITATEA.
EGITARAUA.
Martxoak 16, astelehena
- 12:30. Paroia. Herri unibertsitatearen aurkezpena
- 14:30. Bazkaria
- 16:00. Ezagutza jolasak
- 17:00. Ibaetako proiektuen azalpena
- 18:00. Hitzaldiak: Demokrazia gizartean eta estatuan, elikadura burujabetza
- 19:30. Eskola kolektiboak
- 20:30. Afaria
- 22:00. Dokumentala
Martxoak 17, asteartea
- 9:00. Gosaria
- 10:00. Esnatze jolasak
- 10:30. Hitzaldiak: Amalurraren defentsa, EU2015, Gizarte ekonomia
- 12:00. Tailerrak: desobedientzia tailerra, Mikromatxismo tailerra, Gorpuzkera tailerra
- 17:00. Hitzaldiak: Hego Ameriketako Konstituzionalismoa, Donbasseko gatazka
- 18:00. Txokolate jatea.
- 18:30. Hitzaldiak: Askapena, Topatu.info, Sahara eta Mexikon egondako brigadista
- 20:00. Dokumentala
- 21:30. Afaria. Ondoren gaubela eta itxiera
Martxoak 18, asaetean
- 9:00. Gosaria eta esnatze jolasak
- 10:30. Kolektibizaturen aurkezpena
- 11:00. Hamaiketakoa eta ondoren… ginkana: Non gaude? Nora goaz?
- Amaitzeko, argazki erraldoia!