Usandizagaren obrak joko dituzte XIX. Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan
Guztira ehun ikaslek parte hartuko dute asteburu honetako saioetan, horietatik %20 atzerritarrak.
helbide honetan. Egitaraua berriz, honako helbidean ikusi daiteke.
Sari oparoak
Lehiaketaren irabazleek sari ugari jasoko dituzte, baina Matek hiru nabarmendu ditu: “Ateneo Guipuzcoanok kontzertua emateko aukera eskainiko dio Gipuzkoako piano jotzaile honenari; Musika Hamabostaldiak ere klasifikatu onenari kontzertu bat eskainiko dio, eta horrekin batera, Usandizagaren obrak interpetatuko dituztenen artean onenak kontzertua eskainiko du udaletxean bertan, bere jaiotzaren urteurrenean, martxoaren 31an, alegia”.
Asteburu honetan egingo dute XIX Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketa, eta Jose Maria Usandizaga konpositorea izango da aurtengo protagonista, bere jaiotzaren ehun urteurrena ospatuko baitute. Aurtengo edizioan bada beste berritasun bat, izan ere, Pianoa Susatzeko Elkarteak antolatzeko ardura Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eskuetan utzi du. Musika eskolak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du, eta baita hainbat fundaziorena ere, hala nola, Laboral Kutxa, Musika Hamabostaldia, EMCY, Ateneo Guipuzcoano eta Enrique Lartundo. Aurkezpenean izan dira elkarteetako ordezkariak, Hezkuntza zinegotzi Naiara Sampedrorekin batera.
Guztira ehun ikaslek parte hartuko dute lehiaketan. Musika eskolako zuzendari Mikel Materen esanetan, parte hartuko dutenen %20 Errusia, Portugal, Lituania, Alemania, Espainia eta Macedonia herrialdeetatik etorri dira: “Ikasleen adina 8 urtetik 25 urte bitartekoa da, eta aurten inoiz baino ugariagoa da haien jatorria. Gainera, aipagarria da Lituania eta Errusiako bi ikaslek borondatzez aukeratu dutela Usandizagaren obra bat lehiaketarako”.
Hain zuzen ere, Usandizaga konpositore donostiarraren obrak interpretatuko dituzte lehiaketaren kategoria guztietan. Kanporaketak larunbat honetan, hilak 21, egun guztian zehar eta igande goizean izango gira, Viktoria Eugenia Antzokian. Sariak amaierako kontzertu batean emango zaizkie irabazleei; martxoaren 22an izango da, 18:00etan hasita, eta saritu batzuk joko dute bertan. Oinarrizko mailan honako irakasle hauek izango dira epaile: Esther Bararandiaran (Irun), Amaia Zipitria (Andoain) eta Pedro Rodriguez (Donostia). Goi Mailan berriz, epaimahaiko kideak honako hauek izango dira: Cristina Navajas (Donostia), Jorge Silva (Nafarroa) eta Javier Negrin (Madrid).
Emanaldiak doan izango dira, finala salbu; sarrera hiru eurotan salduko dute. Gainera, lehen aldiz, probak streaming bidez jarraitu ahal izango dira