Valentin Lasarte atera da kartzelatik
2009tik bigarren graduan egon da donostiarra, eta Langraiz bidea hartutako presoen taldekoa izan da
Aske geratu da aske Valentin Lasarte euskal preso donostiarra, hemeretzi urte kartzelan igaro ostean. 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Gregorio Ordoñez eta Fernando Mujika hiltzeaz zigortu zuten, besteak beste.
2009tik bigarren graduan egon da Lasarte preso, eta Langraiz bidea hartutako presoen taldean egon da. Zaballako espetxetik irten da.
Justizia ministroa, “harrituta”
Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak esan du, “harrituta” jaso duela Lasarteren askatasunaren berria. Gaineratu du halako epai “epelak” sahiestu egingo dituela Zigor Kodearen erreformak. Izan ere, besteak beste, bizi osorako kartzela zigorraren aukera aurreikusten da bertan.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak esan du “injustua” dela Lasarte kaleratzea, ez baitu justiziarekin kolaboratzeko borondaterik agertu.