Azken Korrika nolakoa izan zen gogoratu nahi al duzu?
Dueka bi urte Astigarragatik etorri zen euskararen aldeko tropela, eta Martutenen egin zuen lehen geltokia. Iluntzean iritsi zen, 20:00ak aldera. Ondoren, Loiola aldera jo zuen eta ia lau orduz ibili zen Korrika hirian. Bidebieta izan zen Donostiako ibilbideko azken auzoa. IRUTXULOKO HITZAk San Martin kalean hartu zuen Korrikaren lekukoa, Kontxita Beitia andereñoa bidelagun izan zuela.