Vasco de Camping Elkarteak Añarbeko urtegira ibilaldia antolatu du igande honetan.
Nora Galparsoro Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak aurkeztu dtu uraren eta basoen eguna, Marko Sierra Haritzaldeko kidea eta German Cid CVCko kidearekin batera. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Asteburu honetan basoen eta uraren nazioarteko egunako ospatuko dira, eta Donostian hainbat ekitaldi antolatu dituzte naturaren bi elementuak omentzeko. Horrela, larunbatean 300 zuhaitz landatuko dituzte Puioko parkean, eta igandean berriz, Vasco de Camping Elkarteak Añarbeko urtegia bisitatzeko ibilaldia antolatu du; ibilaldiaren ondoren bazkaria egingo dute Lizeaga sagardotegian. Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Nora Galparsorok aurkeztu ditu jarduerak, Haritzaldeko kide Marko Sierra eta CVCko ordezkari German Cidekin batera.
Eguraldia lagun bada, naturari zuzendatuko asteburua izango dute bi ekimenetako parte hartzaileek. Larunbateko zuhaitz landaketa 10:00etan hastiko da, Puioko magalean. Bertaratzeko baldintza bakarra mendiko oinetakoak eramatea izango da. Haritzaldeko kidearen esanetan, lau zuhaitz mota landatuko dira: “hurritzak, urkiak, intsusak eta lizarrak landatuko ditugu, bakoitzetik 75 zuhaitz. Ekimen polita izago da, familientzat oso aproposa”.
Bestalde, igandean egun osoko jarduera prestatu du CVCk. Ibilaldia Buen Pastorretik aterako da, 7:30ean, eta sei ordu inguruko bidea egingo dute. Ondoren, Lizeaga sagardotegian bazkalduko dute, 30 euro ordainduta. Sierraren arabera, Añarbeko urtegiaren funtzionamendua ezagutzeko balioko du ibilaldiak: “Urtegiaren inguruko historia ezagutu ondoren, Malbazareko medilepora iritsiko gara, eta hortik, Landarbaso eta Santiagomendi aldera joko dugu, Martutenen eta Loiolan sartuz. Bidea Lizeagan amaituko dugu”.