Emakumezkoen eskubaloi eta belar hockey taldeei oroigarri bana eman die alkateak, kopako finaletara iristeagatik
Realeko eta Bera Berako taldekideak, udaleko arduradunekin batera. (Argazkia: Donostiako Udala)
Azken txanparaino iritsi arren, ez dute garaikurrik eskuratu hiriko bi taldek. Izan ere, Realeko belar hockey taldeak eta Bera Bera Eskubaloia Kopako finalak jokatzera iritsi diren arren, garaipenik gabe geratu dira. Hala ere, egindako lorpenaren omenaldi gisa, udal ordezkariek harrera egin zieten atzo arratsaldean, bi taldeetako jokalari eta arduradunei. Bi taldeetako kapitainek oroigarri bana jaso zuten Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik, eta ondoren, guztiek elkarrekin argazki bat atera zute udaletxeko atarian.