Esperimentazioa eta berrikuntza ekarriko ditu Jazzaldiak
Jaialdia uztailaren 22tik 26ra izango da, eta Jamie Cullumek hiru emanaldi eskainiko ditu
Jazzaldiaren webgunean.
Jarraitzaile gehien bilduko dituena Jamie Cullum izango dela ziur daude antolatzaileak. Jaialdiaren mende erdia ospatzeko hiru emanaldiko zikloa eskainiko baitu. Kursaaleko terrazetan arituko da, dj modura; bakarka abestuko du pianoaren laguntzarekin, Kursaaleko Auditorioan; Trinitate plazan bere taldearekin arituko da.
Jaialdirako sarrerak gaurtik eskura daitezke, Jazzaldiaren webgunean eta Viktoria Eugenia Antzokiaren txarteldegian (egunero 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara).
“Hiri honetan txertatutako jarduera bat da, hiria ondo definitzen duena: bertatik sortua, baina nazioartekoa; partehartzailea, publiko guztientzat egina; goi mailako ikuskizuna, goi mailako antolakuntzarekin”, halaxe definitu du Juan Karlos Izagirre alkateak Jazzaldia, gaurko aurkezpenean. Izan ere, 50. Jazzaldiaren aurkezpena egin du gaur Izagirre berak, Miguel Martin jaialdiaren zuzendariarekin, Xabi Paia Donostia 2016ko Kultura zuzendariarekin eta Nerea Txapartegi udaleko Kultura arduradunarekin batera. Alkatearen hitzetan, iaz 11 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin zion Jazzaldiak hiriari, beraz, jaialdiaren aldeko apustuarekin aurrera jarraituko dute. Esperimentazioak eta berrikuntzak tarte berezia izango dute aurtengoan, eta horren lekuko da PUNKT Donostian proiektua. Jazzaldiak eta Donostia 2016k norvegiar eta euskal artisten arteko interakzioa bultzatuko dute bertan.
Jaialdiak aurrez iragarritako musikariak berretsi dituzte gaurko aurkezpenean: John Zorn, Benny Golson, Dee Dee Bridgewater, Gregory Porter, Melody Gardot, Zaz, Jimmy Cliff, Charles McPherson, Azar Lawrence, Lee Fields, Earth, Wind & Fire Experience; eta izen berriak ere aurreratu dituzte, Joshua Redman eta The Bad Plus edota The New Standard Trio (Jamie Saft, Steve Swallow, Bobby Previte). Egunez eguneko egitarau osoa eskuragai dago