Makala Jazz Funk Band-ek 'Xake' disko berria argitaratu du
Groseko Garoa liburu dendan aurkeztuko du gaur zuzenean, 19:30ean.
Makala Jazz Funk Band taldea DJ Makalaren proiektu bat da. Musikari zarauztarrarekin daude Antxon Sarasuak (teklatua), Ander Zulaikak (bateria), Oihan Lopetegik (ahotsa) eta Martin Asarianek (gitarra). Bere errepertorioan entzun daiteke, 50 eta 60garren hamarkadako Jazz eta Rhythm’n’Blues doinutik hasita 70garren hamarkadako Groove Funk eta Disco Soul-era. 2013ko udaran grabatu zuten Orrua Diskak zigiluan bere lehen erreferentzia Orrua EP Single izenekoa. 2014ko udaran taldeak Passion Fruit izeneko bere bigarren EP-a kaleratu zuen. Orain Makala Jazz Funk Band-ek Xake! izeneko bere lehen lan luzea plazaratu du. Goizean prentsaren aurrean aurkeztu du lan berria, eta gaur arratsaldean zuzeneko bat eskainiko du Garoa liburu dendan, 19:30ean. Sarrera doan izango da.