Martuteneko zubi berria eraikitzeko eraispen lanak hil honetan amaituko dituzte
Txomin Enea eta Martutene lotuko dituen bidegorria ere hilabete batean egingo dute.
Udalaren arabera, hil honen bukaeran amaituko ditu URAk (Eusko Jaurlaritzaren Euskal Ur Agentzia) Martuteneko zubia eraitsi eta berria eraikitzeko eraispenak. Horrekin batera, Txomin Enea eta Martutene lotuko dituen bidegorria hilabete batean amaituta egongo da, eta baita espaloiak handitu eta kale-argi berriak jartzeko lanak ere.
Udalaren esanetan, otsaileko uholdeek ez dute obra hauetan arazorik eragin; horrela, Saski-dendaren aldeko eraispenak ia bukatuta daude eta dagoeneko hasi dira Txapel-Aundi Elkartearen aldeko eraikinean lan egiten.
Udalak gogoratu du Sarrueta pasealekutik Martutene pasealekura sarbidea itxita dagoela obrak iraun bitartean. Gainera, Martutene Paselakuan bertan, zubitik gertuko zonaldean, errail bat itxita dago eraispenengatik eta pasabide alternatiboa dago, semaforoekin.