Korrikaren lekukoa hartu du IRUTXULOKO HITZAk
Donostia 2016 gunean hartu du, hainbat Irutxuloko Hitza zalez inguratuta.
IRUTXULOKO HITZA ere euskahalduna da. Eskuz esku eta herriz herri Bilborantz doan lekukoa hartu du Erdialdean, Easo kalean. Donostia 2016 gunearen parean hartu dute lekukoa Estitxu Zabala eta Eneritz Arrillaga tokiko hedabideko langileek. Gure Esku Dago dinamikako kideen eskutik jaso dute lekukoa, eta San Martin kaleraino egin dute korrika, hainbat Irutxuloko Hitza zalez inguratuta. Irutxuloko Hitza eskuan dutela korrika egin dute lagun askok.