Eskailera aurreraka ireki dezakeen lehen kamioia da.
-
-
Suhiltzaileak Gipuzkoa plazan.
-
-
Autoeskala aurreraka ireki daiteke. (Argazkia: A. Urrutikoetxea)
Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuak autoeskala berria aurkeztu du gaur Donostian. Iaz erosi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak kamioia, inbertsioa % 5,34 handituz. Horrela, Gipuzkoako suhilzaileek lehen aldiz izan dute eskailera aurreraka ireki dezakeen autoeskala.
Hiru urte behar izan dituzte autoeskala berria erosteko, inbertsio handia eskatzen baitu halako garraioak eskuratzea Gipuzkoako Foru Aldundiko administrazioko diputatu Garbiñe Errekondoren esanetan. Horrekin batera, lau autoponpa erosi dituzte, eta materiala berritu dute, hala nola, desfibriladoreak eta bestelako tresnak.
Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren ordezkari Joseba Muñozen esanetan, autoeskala honekin hobeto iritsi daitezke tokietara, eta gaur egun dauden ezbeharretara azkarrago iristen dira: “Deiaren unetik gertakariaren lekura iritsi arte, bataz beste 12 minutu behar ditugu. Dena den, jendeari gogorarazi nahi diogu ez izateko 112ra deitzeko beldurrik; zerbitzua dagoeneko ordainduta dago, eta hobeto da beranduegi ez iristea”.
Suhiltzaileen ordezkariak azaldu duenez, egungo beharretara egokituta dago autoeskala berria: “Suteak gutxiago gertatzen dira prebentzio lanei esker, baina geroz eta gehiago dira etxean harrapatuta edo istripua izan duten pertsona helduak. Horrekin batera, liztor asiatikoarekin lotutako deiak ere asko zabaldu dira azken urtean”.