Realeko Olatz Etxebeste eta Beñat Almandoz, lekukoarekin. (Argazkia: Realsociedad.com)
Realak ere bere kilometroa egin du Donostian. Vinuesa plazatik hasita Antiguora bidea hartu zuen atzo, Kontxa pasealekuan zehar. Olatz Etxebeste, Realeko belar hockeyko jokalaria, eta Beñat Almandoz, Infantil Txikiko jokalaria, lekukoa hartzeko ardura izan zuten. Realeko harrobiko talde guztietako zenbait jokalarik parte hartu zuten, Euskal Ligako Kadeteko jokalariak izan ezik, partida jokatu beharra baitzuten. Nekane Soria, Realeko kontseilaria, Luki Iriarte, Zubietako Formaziorako Taldeen Arduraduna, eta Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria ere izan ziren korrika, baita Jokin Aperribay presidentea ere.