Josean Bengoetxea aktorea, Madrilgo Korrika Txulapoan. (Argazkia / Twitter: @joseanbengo)
19. Korrika dela eta, Madrilen ere, beste urteetan bezala, Korrika txulapoa egin dute
Euskahaldun! lelopean. Euskahaldunez bete zituzten Madrilgo kaleak atzo, eta Josean Bengoetxea aktore donostiarrak Korrika txulapoaren argazki batzuk zabaldu zituen Twitter bidez. Unibertsitate konplutenseko filologia fakultatean hasi eta Madrilgo erdiguneraino iritsi ziren. Montera kalean Gernikako arbola kantatu zuten, eta bukaeran, Euskal Etxeko dantza taldeak agurra dantzatu zuen.