Beteranoen Bidasoaren Jaitsieran izan dira Urki eta Arraun Lagunak
Emaitza politak lortu dituzte bi arraun elkarteek
Irungo Santiagotarrak arraun elkartearen eskutik, Beteranoen VIII. Bidasoaren Jaitsiera jokatu zuten hainbat klubetako arraunlariek, joan den larunbat arratsaldean. Puntxasen hasi eta Santiagotarraken egoitzaren artean, 3’5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten partaideek, aulki mugikorreko ontzietan. Donostiako bi klubetako arraunlariek parte hartu zuten bertan, Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak; eta emaitza politak lortu zituzten. Urkiren izenean, esaterako, Iñaki Burutaran eta Karmele Olaizola txapeldunak izan ziren skiffean, eta Arraun Lagunak garailea izan zen zortzikoan. Hona hemen sailkapen osoa: