Aste Santuan ere musikaz gozatzeko jaialdia
El Columpio Asesino eta Borrokan taldeek joko dute, besteak beste, asteazkenean, Gazteszenan.
https://youtu.be/_4g_CWk_JBI
Le Bukowskik apirilaren 30ean egingo du aurten Ze Premikin jaialdia, baina azken hiru urteotako ohitura ez du galdu nahi eta Aste Santuan ere musikaz bete nahi dute Gazteszena. Aste Santua “behar bezala” hasi nahi dute, kontzertuz jositako jaialdi batekin, asteazkenean, apirilaren 1ean. El Columpio Asesino, Borrokan, Docteur Cullote, Whiskey Dick, Los Bracco eta Javi Pez & Gazta DJak ariko dira. Goizeko 06:00ak arte egongo dira gorputza astintzen. Sarrera: 12 euro aurretik, eta 15 euro leihatilan.