Cabacasentzat eta Zabaletarentzat omenaldi bateratua prestatzen ari dira, apirilaren 29rako, San Mamesen
Hiru urte dira Iñigo Cabacas hil zela. 2012ko apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek buruan eragin zizkion zaurien ondorioz. Aitor Zabaleta 1998. urteko abenduaren 8an hil zen, Vicente Calderon futbol zelaiaren kanpoaldean, ultra batek aizto batekin eraso ondoren. Apirilaren 29an, San Mamesen Cabacas eta Zabaletari omenaldi bateratua egin nahi diete. Iñigo Cabacasen lagunek Zabaletaren lagunak eta jokalariak ados daudela jakinarazi dute, eta Athletic Club-en erantzunaren zain daudela.