Dantzaren hilabetea izango da apirila, hogeigarren urtez
Kontxako barandan barra klasikoaren erakustaldia egingo dute haur eta helduek, hilaren 19an
donostiakultura.com webgunean ere; 12, 10 eta 6 eurotan eros daitezke sarrerak.
Dantza modernoaren aitzindaria izan zen Jean-Georges Noverre (1727-1810), eta bera jaiotako eguna, apirilaren 29a, aukeratu zuen UNESCOk 1982an, Dantzaren Nazioarteko Eguna izendatzeko. Erakunde horrek ofizialki babesten ditu munduko herrialde guztietako dantza mota guztiak, Nazioarteko Dantza Batzordearen bidez. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea jaiegun horretan hasi zen hainbat ekitaldi antolatzen, 1996an; beraz, aurten, hogeigarren aldiz, euren lanbidea omentzeko hainbat jarduera egingo dituzte. Donostiari dagokionean, Dantzaren Hilabetearen barnean, hainbat ikuskizun eta saio berezi egingo dituzte.
Herritarrek dantzaz gozatu dezaten, apirilaren 18an, 17:30ean, Kalean ikuskizuna eskainiko dute bederatzigarren aldiz, elkarteko ikasleek. Bertan, jazz dantza, funky, hip-hop, eta dantza garaikidea biltzen dituen koreografiak eskainiko dituzte. Hurrengo egunean, 12:00etan, Dantzaren Hilabetean zale gehien biltzen dituen ikuskizunaren txanda izango da, barra klasikoaren erakustaldia, kontxako barandan. Guztira, 1.272 dantzarik egingo dute erakustaldia. Lehenengo dantzari gazteenek, 9 eta 12 urte bitartekoak aritukok dira; eta 12,45ean, helduen txanda izango da.
Bestetik, XIII. Dantza Sariak ere banatuko dituzte, udaletxeko udalbatza aretoan. Sari banaketa apirilaren 25an egingo dute, 17:00etan. Sariak banatzeaz gain, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Egunerako prestatutako agiria irakurriko dute.
Azkenik, Dantzaren Hilabetea ixteko, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. Gala egingo dute. Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak eta Donostia Kultura antolatzen dute gala hori urtero. Viktoria Eugenia Antzokian izango da, apirilaren 28an, 19:30ean. Galarako sarrerak Viktoria Eugenia Antzokiko txarteldegian daude salgai, baita