Korrika barru-barrutik ikusteko
IRUTXULOKO HITZAk GoPro kamera batekin grabatutako bideo bat osatu du.
Nola bizi du Korrika euskararen aldeko tropelaren barruan dagoen euskahaldun batek? Igandean Irutxuloko Hitza zale batek GoPro kamera bat eraman zuen soinean, eta Korrikaren ibilbideko hainbat zati grabatu ahal izan zituen korrika ari zela. Egia, Loiola, Loiolako Erribera, Amara Berri, Amara, Erdialdea eta Groseko irudiak daude bideo honetan. Hontza Elkarteak, Gure Esku Dago-k eta guk geuk lekukoa hartzen dugun unea, Amara Berriko Suziri taldekoak, jendetza korrika… Proba gisa egin dugun esperimentu bat izan da, ea gustuko duzuen!