Musikagilearen heriotzaren mendeurrenarekin bat eginez, kontzertu berezi bat eskainiko dute ikasleek
Usandizaga, musikagile donostiarra.
Udal Musika eta Dantza Eskolak kontzertu bat antolatu du Jose Maria Usandizagaren heriotzaren mendeurrenaren harira. Usandizaga 1887ko martxoaren 31n jaio zen, eta egun horrekin bat eginez egingo dute kontzertua. Zehazki, udaletxeko udalbatza aretoan eskainiko dute emanaldia eskolako ikasleek, 20:00etan.
Pianorako bost obra interpretatuko dituzte hasieran, Donostoa Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan lehen aldiz jo dituztenak, hain zuzen ere. Bigarren zatian, eskolako abesbatzak eta kantu ikasleek egilearen obra herrikoiak eskainiko dituzte, Karmele Iriarte eta Mayu Susperregiren zuzendaritzapean. Obren artean konposizio herrikoiak egongo dira, hala nola,
Mendi Mendian,
Aurreskua eta
Rapsodia Vascongada, obra ez hain ezagunak ere egongo dira:
Vals en La eta Impromptu en Re.
Gainera, kontzertuan kartel bat erakutsiko dute. Ikasleek egindako hogeita hamar bat lanen artean aukeratu dutena, musikagilearen familiaren partaidetzarekin. Lan guztiak ikusi ahal izango dira kontzertuan bertan, udalbatza aretoan.
Unitate didaktikoa
Musika eskolak unitate didaktiko bat ere sortu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako zentro guztietan banatzeko helburuarekin. Ceinpro Diseinu Grafikoko Eskolak diseinatu du.