Ze Esatek! taldeak Korrikaren amaiera festan joko du
Igandean Areatzan izango dira Xutik, Eskean Kristo eta Betagarri taldeekin batera.
Korrika 19, eta Areatzan egun osoko egitaraua prestatu dute iganderako, hura izango baita festaren gune nagusia. Bertan, jan eta edateko nahi haina izateaz gain, kontzertuek hartuko dute presentzia. Xutik, Eskean Kristo, Betagarri eta Ze Esatek! taldeek dantzan jarriko dituzte bertaratutakoak. Sei gunetan egingo dute Korrikaren amaieraren jaia. Lehena, San Nikolasen izango da. Ongi etorria emango diote 12:30ean, 2.500 kilometro egin dituen lekukoari. Arratsaldean zehar zuzeneko musika izango da Korrika Abesti Taldea, Kherau, Anje Duhalde eta Izerdi Gorriaren eskutik.
Arriaga plazan, erraldoiak, dantza taldeak eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango da. Erripan berriz, txikienek, puzgarriak, magoa edota karaokea izango dute Korrikaren amaiera jaiaz gozatzeko. Bostgarren gunea Bilbo Zaharrak hartuko du, musikaren baitan. Sutan, Elortegi Anaiak, Revolta Permanent eta DJ Elepuntoren eskutik. Azkenik Zazpikaletan kale animazioa izango da.
Bilbon bukatuko da