Naziak Bidasoaren bi aldeetan izan zireneko argazkiak erakutsi dituzte Aieten
San Telmo Museoko 'Comete, ihesbide sarea' erakusketaren osagarria da bertan jasotako bilduma.
Morgancrea agentziak ekoitzi du. Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoak antolatu du erakusketa, II. Mundu Gerraren 70. urtemugarekin bat eginez. Proiektua San Telmo Museoan ikusgai dagoen Comete, ihesbide sarea erakusketarekin osatu dute. Erresistentzia erakunde klandestinoari buruzko ikus-entzunezkoa da San Telmokoa.
Naziei harrera jendetsuak Donostian, manifestazio nazi eta falangistak Irunen, nazi gazteak sinadurak biltzen Gipuzkoako Aldundiaren arkupeetan, Hitlerren Gazteriaren Eguberriaren ospakizuna La Perlan, Himmlerren bisita… Argazkietan frankisten eta nazien kolaborazioa agerian geratzen dela azaldu du Juan Karlos Izagirre alkateak: “Bandera naziekin ibiltzen ziren Donostian lasai asko, nahiz eta Espainia frankista formalki neutrala izan Bigarren Mundu Gerran”. Giza Eskubideen ataletik memoria historikoa lantzea ezinbestekoa dela adierazi du Izagirrek, eta gertatutakoa ezagutzeko oraindik zor historiko bat dutela azpimarratu du: “Guztion artean etorkizun sendo bat eraikitzeko oinarrizkoa da gertatutakoa ezagutzea, eta injustiziari aurre egin zioten horiei aitortza egitea. Oraindik asko dugu egiteko. Proiektu hauek memoria historikoaren aldeko pauso txiki batzuk dira”.
Muga oso eremu estrategikoa izan zela azaldu du Jimenez de Aberasturik, eta trafiko klandestinoarekintzako lurralde oso garrantzitsua izan zela: “1944. urteko uda arte Donostia espiotza zerbitzuen gune izan zuen. Donostiak lotura zuzena zuen Madrilekin. Leondik wolframioa hartzen zuten eta hura ere mugatik pasatzen zen Alemaniaraino”.
Erakusketaren ibilbidearen azken zatian Kontxan egindako irudi ikusgarri batzuk jaso dituzte. Bonba hegazkin alemaniar bat Kontxako uretan erori zenekoak dira. Oslotik zetorren, eta gasolina gabe geratu zenean hondartzan erori zen, Eguzki klubaren parean. Leon Degrelle nazi belgiarra zihoan hegazkin hartan, beste lau bidaiarirekin batera. 1945eko maiatzaren 8a zen, Bigarren Mundu Gerra bukatu zen eguna. Gerra krimenengatik eta traizioagatik heriotzera kondenatu zuten Alemanian. Francok babestu egin zuen, eta zaurituta, ospitalera eraman zuten. Estradizioari uko egin zion Francok eta espainiar nazionalitatea eman zion. Degrelle Malagan hil zen 1994an. Hainbat negozio izan zituen eta Europako nazi mugimenduen defentsaren alde egin zuen.
Ekainaren 7a arte izango da zabalik erakusketa, Aiete kultur etxean. San Telmon maiatzaren 31a arte izango da zabalik Comete sariari buruzko ikus-entzunezko instalazioa.
[Gallery=180]
“Zaharrek gogoratzen dute, nazien kamioiak nola iristen ziren kontatzen dute, baina gehienentzat ezezaguna da naziek Euskal Herrian izan zuten presentzia”. Juan Carlos Jimenez de Aberasturi historiagilea Nazien presentzia Bidasoan erakusketaren komisarioa da, eta garaiko argazkiek orain arte ezkutuan geratu den historia benetakoa dela erakusten dutela adierazi du. Aiete kultur etxean aurkeztu dute gaur 150 irudiz osatutako bilduma. Aberasturi da arduraduna, eta Donostiako