Europako 10.000 musikari jasoko ditu jaialdiak, eta 400 kontzertu eskainiko dituzte; Errioxan ere mikroegoitzak egongo dira.
Euskal Herriko 75 ordezkari bildu dira udalean Emusik 2016ren mikroegoitza izateko prest. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Emusik 2016 jaialdiak Europako herrialdeetako 10.000 musikari biltzeko asmoa dauka, eta guztira 400 kontzertu eskaintzea espero du. Horregatik, musikari eta kontzertu guzti horiek biltzeko espazio fisiko bila ibili da azken hilabete hauetan, eta erantzun zabala jaso dute antolatzaileek; guztira 76 mikroegoitza lortu dituzte Euskal Herrian, eta Errioxan ere hainbat sede izango dituzte. Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegi, Hezkuntza zinegotzi Naiara Sampedro eta Emusik 2016 jaialdiko zuzendari Mikel Materekin batera izan dira mikroegoitzen ordezkariak gaur udaletxean.
Boluntarioki eskaini dituzte 76 espazio horiek, eta
Ni ere Emulagun kanpainaren bitartez batu dira proiektura. Matek azaldu duenez, hasierako aurrikuspenak gainditu dituzte: “Gure helburua 70 egoitza biltzea zen, eta kopuru hori gainditzea lortu dugu. Dena den, musikari kopurua handitzea aurrikusten dugu; aurreko Emusik jaialdiak izan zituen zifrak laukoiztu nahi ditugu”.
Egoitza horiek Euskal Herri guztian zehar banatuko dira, Baionatik Arnedoraino; horrela, Donostian bertan 20 egoitza egongo dira, eta auzo guztiak egongo dira ordezkatuta. Horrekin batera, Gipuzkoan 25 herritan egongo dira egoitzak (Lezo, Errenteria, Hondarribia, Irun, Pasaia, Azkoitia, Aretxabaleta, Azpeitia, Hernani, Orio, Elgoibar, Astigarraga, Bergara, Legazpi, Oñati, Tolosa, Zarautz, Urretxu-Zumarraga, Zestoa, Andoain, Arrasate, Eskoriatza, Mutriku eta Ordizia). Araban zazpi herritan izango dira ordezkaritzak (Agurain, Gasteiz, Dulantzi, Erribera Beitia, Amurrio, Elciego eta Zuia). Nafarroan berriz, zortzi izango dira egoitzak (Bera, Altsasua, Zangotza, Valler de Egues, Bañarain, Burlada, Olite eta Iruña), eta Bizkaian berriz hamar (Bilbo, Artea, Amorebiea-Etxano, Getxo, Bermeo, Ermua, Abanto, Trapagaran, Ondarroa eta Aramaio). Horrekin batera izango dira Baiona, Hendaia eta baita Errioxako Arnedo, Logoroño, Calahorra eta Najeran ere.