Howard Riddle Londresko Westminster Auzitegiko epaileak onartu egin du estradizioa eskaera. Iaz, atzera bota zuen eskaera bere beste epaile batek.
Azkenean, Antton Troitiño Espainiara estraditatzea erabaki du Londresko Westminster Auzitegiak; Howard Riddle epaileak onartu egin du euskal preso ohiaren kontrako euroagindua. ETAko ustezko kidea izateagatik eman dio bide estradizio eskaerari; alta, atzera bota ditu agiri faltsuak edukitzearen akusazioak. Abenduan atxilotu zuten Troitiño, Londresen, eta ordutik baldintzapean dago aske.Iaz, atzera bota zuen estradizio eskaera Emma Arbuthnot epaileak. Ondorioz, ez zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak Antton Troitiñoren inguruan bidalitako euroagindua balekotzat jo eta ez zuen euskal preso ohia estraditatu. Erabakiari, ordea, helegitea jarri zioten.
‘Parot doktrina’ baliogabetu ostean aske
2011n, 24 urteko zigorra bete ondoren, Parot doktrina zela-eta Troitiño 2017ra arte preso sartu behar zela agindu zuen Espainiak. Estrasburgoko Auzitegiak bota zuen atzera doktrina hura, eta Troitiñori “berriro ETAn sartzea” egotzi zion orduan Auzitegi Nazionalak.2012ko urrian atxilotu zuten Troitiño Londresen, eta kartzelan eduki zuten 2013ko urrira arte. Baldintzapean aske egon da geroztik, Erresuma Batuan.