41 urteko donostiar bat hil da, auto istripuz
Donostia eta Astigarraga batzen dituen errepidean izan da istripua.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 41 urteko gizon bat zendu da gaur goizaldean, Donostia eta Astigarraga batzen dituen GI-41 errepidean.
Goizaldeko ordubata eta erdiak inguruan izan da ezbeharra. Ford Focus auto bat GI-41 errepidetik irten da, eta kolpearen ondorioz, autoaren aurreko aldean zihoazen bi lagunak harrapatuta geratu dira. Atzeko aldean zihoan 41 urteko donostiarra, berriz, bertan hil da, bihotz eta arnas gelditzearen ondorioz.
Autoaren barruan harrapatuta zeuden bi lagunak suhiltzaileek atera behar dituzte, osasun zerbitzuek artatzen zituzten bitartean. Zauritutako 38 eta 42 urteko bi lagunak Donostiako ospitalera eraman dituzte. Zaurituetako bat egoera larrian dago.