Arraunean, oinez eta txirrindan irudikatu dituzte presoen senideek astebururo egin beharreko distantziak

Ergometroan eta txirrindan egin dituzte kilometroak herritar batzuk. (Argazkia: Lide Ferreira)
Azaroaren ekin zion bideari jarraituz, Donostiako Sare taldea sarekideak lortzeko eta presoen sakabanaketaren berri emateko pausoak ematen ari da. Horrela, gaurkoan hiriko presoen senideek astebururo errepidean egiten dituzten kilometroak irudikatu dituzte, oinez, bizikletaz eta arraunean.
Arraunean eta txirrindan aritzeko ergometroak eta bizikleta estatikoak ipini dituzte Naurikoaren terrazan, eta oinez ibiltzeko ibilbide bat egokitu dute Kontxa aldean. Herritar bakoitzak nahi dituen kilometroak egin eta, ondoren, mapa batean irudikatu ditu espetxerako bidean egindako distantzia. Musika ere jarri dute, eta kantu jirako lagunek abesti batzuk kantatu dituzte.
Horretaz gain, Dispertsioaren liburuxkak ere banatu dituzte eta bertaratu direnek Sarekide egiteko aukera izan dute, bost euroren truke eta fitxa bat bete ostean.
Elkarbizitza eta konponbiderako beharrezkoa
Donostiako Sareko kide Mireia Mochalesek azaldu duenez, elkarbizitza eta konponbiderako ezartze bidean beharrezkoa da guztiok parte hartzea, giza eskubideen urraketak gizarte guztia kaltetzen baitu. “Hori islatzeko 66 preso donostiarren senide eta lagunek astebururo egiten dituzten kilometroak irudikatu ditugu, modu sinbolikoan”. Herritar guztiok euren hazia jarrita, sarea ehuntzea eta sakabanaketarekin amaitzea lortuko dutela adierazi du.
[Gallery=181]