Helburua lortzear daude
Kortxoeneari buruzko dokumentala egiteko finantzaketaren %94a lortu dute
Karena crowdfunding plataformaren bidez Kortxoeneari buruzko dokumental bat egiteko laguntza eskatu zuten, eta jada finantzaketaren %94a lortu dute. Kortxoenea, irautea sortzea delako izenburupean, gaztetxeko kideek eraikinaren historia bilduko duen dokumental bat argitaratu nahi dute.
Dokumentala egiteko oinarrizkoak diren zenbait gastu ordaintzeko 4.000 euro behar dituzte: filmaketa, edizio eta postprodukzio lanak egiten ari direnei lan hori ordainduko litzaieke, dokumentalaren kopiak egingo lituzkete, diru ekarpena egiteagatik eskaintzen dituzten sarien gastuak ordainduko lituzkete eta dokumentala Euskal Herri osoan zabaltzen saiatzeko ere erabiliko lukete. Hortik aurrera, egon litezkeen irabazi guztiak gaztetxearentzako izango lirateke. Egileen esanetan, «ekarpena egiten dutenek ez dute bakarrik Kortxoenea lagunduko, autogestioaren praktika oso bat babestuko dute».
Asteazkenerako 4.000 euro lortu behar dituzte.