Minbiziaren aurkako lehenengo lasterketa eta ibilaldia maiatzaren 17an egingo dituzte
Lasterketa Konstituzio plazatik abiatuko da, eta 7 kilometroko ibilbidea izango du
izena eman dezake, 12 euroren truke. Martxa egin nahi dutenek, aldiz, 3 euro balio duten dortsal solidarioak eskuratu ditzakete, hiriko farmazietan.
AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak lasterketa eta ibilaldi bana antolatu dituzte maiatzaren 17rako. Lasterketa Konstituzio plazatik irtengo da 10:00etan, eta 7 kilometroko distantzia egin beharko dute korrikalariek. Minbiziaren aurkako oinetakoak lelopean, berriz, herritar orori zuzendutako ibilaldi herrikoi bat egingo dute. Honek 3 kilometroko ibilbidea izango du, eta Alderdi Ederretik abiatuko da, 12:00etan. Kirol proba bikoitz honen bidez helburu bikoitza du elkarteak: bizitza osasuntsu baten alde egitea, eta minbiziaren kontzientzia hartzea.
Lasterketan parte hartu nahi duen orok dagoeneko