'Cine vasco: una historia política y cultural' izena du argitalpenak, eta ostegunean aurkeztuko dute, Ernest Lluch kultur etxean.
‘Loreak’ filmaren irudi bat.
Maria Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasleak eta Rob Stone Birminghameko Unibertsitateko Zinema Saileko katedradunak idatzi dute, eta euskal zinemagintzaren azterketa oso bat eskaintzen du, garai, lan, zuzendari eta erakunde nagusiak sakon landuta.
Apirilaren 23an, osteguna, aurkeztuko dute argitalpena, 19:30ean, Ernest Lluch Kultur Etxean. Egileekin batera izango dira aurkezpenean
Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria;
Jose Mari Goenaga eta
Jon Garaño zinemagileak; eta
Cristina Ortiz, Wisconsineko Unibertsitateko katedraduna.
Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetara egiten du atzera. Garai hartan, lan laburrak egiten ziren, nekazaritza inguruneko eta hirietako paisaiak islatzen zituztenak, ohiturez eta tradizioez baliatuz, nostalgiaz beteak. Industriaren eragina erakusten zuten lanak ere egiten ziren. Liburuak zinemagintzaren eta Euskal Herriaren azken hamarkadatako gai historiko, politiko eta kulturalen arteko lotura ere agerian uzten du.
Gainera, arreta berezia eskaintzen die zinemaren industriari aurrera egiten modu aktiboan lagundu dioten erakunde eta programei, horien artean
Euskadiko Filmategia eta
Kimuak. Hain zuzen ere, Kimuak programa izan dute abiapuntu gisa zinemagileen hirugarren belaunaldiko zuzendarietako askok, horien artean, Asier Altunak edo Jose Mari Goenagak. Liburuak euskal zinemagintzaren funtsezko hiru elementu uztartzen ditu: bibliografiaren ikerketa, lan nagusien analisi zehatza, eta euskal zinemaren historiaren protagonistekin elkarrizketak.