Larunbatean hasiko da Musika Parkeanen denboraldi berria
Aieteko parkean Josu Bergara eta Les Fous taldeek joko dute zuzenean.
Josu Bergara abeslari bizkaitarraren taldeak eta Les Fous hirukoteak emango dute. Bergarak rock, pop eta folk ukituko musika joko du, eta Les Fousek soul, pop eta R&B erritmoak nahastuko ditu.
Hortik aurrera, eta irailera bitarte, hilero kontzertu bat egingo dute. Altzan, Tomasene parkean (maiatzaren 23an); Egiako Parkean (ekainaren 13an); Ametzagaina parkeko begiratokian (uztailaren 11n); Miramar jauregiko parkean (abuztuaren 23an); eta Urgullen, Santiago baterian (irailaren 26an).
Musika Parkean 2015 egitasmoa Donostia Kulturak, Kultur Ekintza zerbitzuaren bidez, eta Euskadiko Elkarte Filarmonikak garatutako proiektua da eta duen helburu nagusia parkeak kultur aisialdirako leku gisa aldarrikatzea da, eta horren harira, musika, gastronomia eta ingurumena uztartzen dituzten jarduerak proposatzea.
Piknika prestatu, parkera joan eta belarra zapaltzeko ordua da. Hemen da Musika Parkean egitasmoaren denboraldi berria. Deialdi irekien bidez, hilero piknik eta kontzertu bana antolatzen dute hiriko hainbat parketan. Horrela, herritarrei jarduera horietan parte hartzeko gonbitea egiten zaie, euren janaria eramanez, zuzeneko musikaz gozatuz eta hiriko parkeek eskaintzen diguten ingurune naturala zainduz.
Larunbat honetan hasiko da, Aieteko parkean, 14:00etan. Ohi bezala, ehunka pertsona elkartuko dira bertan zuzeneko musikaz, parkeaz eta piknikaz gozatzera. Lehen kontzertua