Laguntza ekonomikoen lehen deialdia ireki du Sustapenak
Enpresak bultzatu eta kontratazioak laguntzea da programaren helburua.
web orrialde honetan kontsulta daiteke.
Hiru dira laguntza horien ardatzak:
1) Dirulaguntzak
– Talentu berritzailea: 8.000 euro bitarteko laguntza eskainiko dute 35 urtetik beherako langile prestatuak kontratatzeko. Laguntza hau tokiko enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuentzat da
– Esperientzia-programa: 8.000 euro bitarteko laguntza eskainiko dute 45 urtetik gorako langileak kontratatzeko, hau ere tokikoentzat.
– Bonu teknologikoak IK4 eta Tecnaliaren bitartez: 8000 euro bitarteko laguntza proiektu teknologikoak garatzeko erabiliko dute, I+G+b agenteen bitartez. Laguntza Donostian proiektu teknologiko berritzaileak dituzten ekintzaileentzat eta enpresentzat da.
– Innplanta laguntzak: 4000 euro bitarteko laguntza salmentetan inpaktua duten proiektu estrategikoak garatzeko bideratuko dute.
– Enpresak sortzeko laguntzak: Langabezian aurkitzen diren pertsonek norberaren kontura lanpostu eta enpresa berriak sortzeko edo Donostiako enpresen ondorengotza hartzeko 8.000 euro bitarteko laguntza eskainiko dute:
2) Enpresentzako zerbitzuak
Negozio-aukera berriak sortzeko ideiak eta proiektuak izan eta helburuak lortzeko laguntza behar duten hiriko enpresei zuzenduko dituzte laguntzak:
– Berrikuntzarako zerbitzuak: Alde batetik, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera eskainiko diete enpresei, proiektu berritzaileekin: laguntza espezializatuta, negozio-eredua garatzeko jarraipena, kolaboratzaileen identifikazioa, proiektuak bultzatzeko aukera eta tresnak… eta bestetik, proiektuen bideragarritasuna eta finantzaketa aztertzeko zerbitzuak ere bideratuko dituzte.
– Nazioartekotzeko zerbitzuak: Hiriko enpresak nazioartekotzeko estrategia definitzea eta ezartzea laguntzeko asmoarekin, zerbitzuak eskainko dituzte proiektuaren garapenaren arabera. Horrela, merkatu berrietan aukerak ezagutzea, enpresak esportatzeko duen ahalmena eta nazioartekotzeko negozio-eredua aztertzea, Nazioartekotzeko Plana finkatzeko aholkularitza espezifikoko zerbitzuak, eta bestelako abantailak eskainiko dituzte.
3) Programak
DESPak ere laguntzak eta zerbitzuak indartzeko beste hainbat programa zehatz eskainiko ditu:
– Finantzaketa-foroa: Inberti daitezkeen proiektuetarako inbertsio pribatua eta arrisku-kapitala bilatzeko bi foro egingo dituzte urtean, maiatzan eta urrian.
– Proiektuak bizkortzea: Negozio-eredu berritzaileak bultzatuko dituzte, hazteko ahalmena, inpaktu ekonomikoa eta enplegua sortzeko gaitasuna gehitzeko helburuarekin.
– Ekin+: Hasiera-fasean dauden proiektu berritzaileak bizkortuko dituzte merkatuan garatu daitezen, adituen eta enpresa aholkularien laguntzarekin.
– Nazioartekotzeko bekak: Enpresen nazioarteko jarduera bultzatuko dute, atzerrian 6-8 hilabeteko praktikak egiteko programaren bitartez. Bekak 30 urte bitarteko gazteentzat dira, eta urtean 90 lagunek jasotzen dituzte.
Laguntza hauekin batera, Sustapenak laguntza ekonomikoei buruzko jardunaldia egingo du maiatzaren 7an, 9:15ean. Halaber, Europako Komisioaren ete tresna azalduko da CDTI, Tecnalia eta IK4rekin. Sarrera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da fomentoss@donostia.org helbidean.
Bestalde, maiatzaren 28an finantzaketa foro bat egingo dute, eta aurrerago beste informazio-jardunaldi batzuk egingo dituzte PIA ikus-entzunezkoen, digitalen enpresa-zentroan, ENERTIC smart enpresa zentroan eta CEMEI zentroan.
Udalak eta Donostiako Sustapenak enpresa-proiektuak bultzatzeko neurrien lehen txanda atera dute elkarlanean, 1,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Garapen Ekonomikoko zinegotzi Josu Ruizek eta Ekonomia Sustatzeko Planaren koordinatzaile Iñigo Olaziolak aurkeztu dute programa, eta azaldu dutenez, enpresa-proiektu berritzaileak babesteko, ekarpen ekonomikoak eta zerbitzuak eskainiko dituzte.
Deialdia bihar irekiko da, eta bigarren bat egingo dute ekainan. Oinarriak eta laguntzei buruzko informazio guztia