PPko kideen 'isekak' jasan dituela adierazi die medioei.
PPko zinegotzi Vicente Garciak bere kargua utzi du. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
PPko zinegotzi Vicente Garciak dimisioa aurkeztu du gaur. Garciak alderdiko kide moduan baja eman zuen martxoaren 28an, eta orduz geroztik PPko kideen “isekak” jasan dituela adierazi die komunikabideei.
Martxoan PPko kide moduan baja ematea erabaki zuen, bertako kide batzuekin desadostasunean zegoela adierazita, eta gaur arrazoi horiek berretsi ditu, Borja Semper PPko Gipuzkoak lehendakariak eta Ramon Gomezek “bere aurkako kalumniak” adierazi dituztela salatuz. Garciaren esanetan, Semperrek eta Gomezek leporatu diote PPtik alde egin izana Miren Albisturren hautagaitzan lehen postuetan sartzeko.
Dimisioa aurkeztuta, Garcia ez da biharko udalbatzan izango.