Zuen tokietara, prest, ja!
Udal hauteskunde kanpaina abian da dagoeneko, baina maiatzaren 24ra begira aspalditik daude alderdiak
Juan Karlos Izagirre ezezaguna zen aginte-makila hartu aurretik; legegintzaldia igarota, ezagunagoa da orain alkate moduan, mediku gisa baino. Herritarren partaidetza erabakiak hartzeko orduan, horixe izango da berriro Bilduren bandera.
PSE-EEk Alderdi Ederren egin zuen bere aurkezpena. Ernesto Gasco izan da PSE-EEren bozeramailea lau urteotan, baina bera ez zen alkategaia izan 2011ko udal hauteskundeetan, Odon Elorza baizik. Hain zuzen ere, alkate ohia eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai Denis Itxasorekin batera egin zuen agerraldia Gascok. Irabaztera aterako direla dio. Zaila izango dute, ordea; Odon Elorzaren porrot estua errepikatzea ere ez litzateke emaitza txarra izango, iragarpenak ikusita. Hala ere, hordagoa bota dute lehen agerraldi publikotik. Maiatzaren 24an ikusiko da kartak dituzten edo ez. Hiria lau urtez geldirik egon dela izango da Gascok errepikatuko duen leloa, eta Donostia “kosmopolitak” bere “harrotasuna” berreskuratu dezan lan egingo dutela izango du mezutzat kanpainan.
EAJk Eneko Goia aurkeztuko du hautagai gisa. Easo plazan izan zen amaratarra, Joseba Egibar eta Markel Olano jeltzaleekin batera. Hiriaren indarguneak identifikatzeko garaian dagoela gakoa dio Goiak, ekonomiaren arlotik Donostia lehen lerrora eramateko helburuarekin. Inkestek aukerak ematen dizkiote hautagai jeltzaleari, eta EAJk horren berri badu; aspalditik, esango nuke. Izan ere, udal gobernuari kritikak egin dizkio, bai, baina proposamenak ere egin dituzte eta ez dira beti oposizioko beste alderdiekin lerrokatu. Hori bai, jeltzaleen ereduak talka egiten du Bildurenarekin. Horretan, behintzat, ez dago zalantzarik.
Udalean egun ordezkaritza duten alderdiekin amaitzeko, PPk aurpegi berri bat aurkeztuko du: Miren Albistur. Ramon Gomez ez da lehian izango, ezta zerrendan ere, baina inork ez du zalantzan jartzen Alderdi Popularrak baduela boto poltsa bat Donostian, zerrendaburua zein den erreparatu gabe. Aieten izango da gosaltzen ostirala goizean Albistur; berriaren ilusioa nabari zaio, baina PPk ez du ezusterik ekarriko. Eskuinetik eraiki nahi du Donostia, eta ez ditu bere asmoak ezkutatuko. Gehiago edo gutxiago gustatu, oso garbi dago PPren politika zein den.
Joan den asteartean Behobia-Donostia lasterketa dagoeneko abian zela iragarri zuen Irutxuloko Hitzak, kirol proba ezagunaren izen ematearen irekiera zela eta. Duela zenbait ordu, berriz, beste lasterketa bati eman diote hasiera: Donostiako alkatetza lortzeko lehiari, hain justu. Udal hauteskundeetako kanpainaren etorrerarekin, dortsalak beharrean, itxaropen hitzak banatuko dituzte, bi astez, herritarren artean. Helmugara zein iritsiko den lehenengo ikusteko dago, baina hautagai bakoitzak ibilbideari nola egingo dion aurre iragartzea ez da horren zaila gertatzen.
Gauerdian ekin zioten kanpainari ofizialki, baina alderdiak lehenago irten ziren kalera, euren mezua zabaltzeko irrikaz. EH Bildu izan zen goiztiarrena, ostegun arratsaldean Martutenen baitziren zerrendakideak; udal gobernuan beste lau urtez egoten jarraitu nahi dutela berretsi zuten.