Altzan puntu beltz gehien dituen auzoa dela azaldu du, eta segurtasuna hobetzeko neurriak hartu behar direla.
Miren Albistur alkategaia (eskuinetik bigarrena) Altzan izan da gaur goizean. (Argazkia: PP)
Segurtasuna izan du hizpide
PPko alkategai Miren Albisturrek. Altzan izan da hauteskunde kanpainaren bosgarren egunean. Argi azaldu du zergatik hitz egin duen segurtasunaz Altzan. Udalean puntu beltzen mapa aurkeztu zela azaldu du, eta 41 puntu beltzetatik 13 Altzan daudela. Puntu beltz horien aurkako neurriak proposatu zirela esan du: “Gehienetan hirigintzarekin, argiztapenarekin eta kaleen mantenuarekin lotutako arazoek sortzen dituzte puntu beltzak, eta txosten horretan hainbat neurri aipatzen ziren”. Halere, Albisturrek harriduraz hartu zuen txostena: “Puntu beltzak desagertzeko garrantzitsua da udalaren papera, baina harrigarria da txosten horretan udaltzaingoa ez aipatzea”. Udaltzainak kaleetan zehar patrulan ibiltzea garrantzitsua dela azpimarratu du Albisturrek: “Udaltzainen presentzia indartu behar da. Segurtasuna pertzepzio bat da, eta askoren pertzepzioa da ez dagoela segurtasunik. Zenbait ordutan ez dute nabaritzen udaltzainen eta patruilen zaintza, eta horrek segurtasun eza dakar”.
Altzan subinspekzio bat jartzeko eskatu zutela, eta horren ordez
arreta bulego bat jarri dutela esan du: “Altzak benetako subinspekzio bat behar du, altzatarrek seguru sentitu behar dutelako”. Altzan ez ezik, beste auzoetan ere segurtasun arazoak daudela uste du Albisturrek: “Badira beldurra pasatzen duzun gune batzuk. Jende asko pasatzen den tokietan ez da arazoirk izaten, baina ez da beti horrela izaten. Batez ere emakumeok ditugu arazo gehien, gauez ibiltzen garenean batez ere. Eta sentsazio hori desagertu egin behar da. Patruilak ikusarazi egin behar dira, segurtasuna pertzeptzio bat delako”.