PSE-EEko alkatetzarako hautagai Ernesto Gasco Altzako kiroldegian izan da, eta handinahiko proiektuak eskatu ditu.

PSE-EEko alkatetzarako hautagai Ernesto Gasco Altzako kiroldegian izan da. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
PSE-EEko alkatetzarako hautagai Ernesto Gasco Altzako kiroldegian izan da gaur, bere taldekideekin, eta kirolaren alorrean proiektu garrantzitsuagoak onartu behar direla adierazi du: “Kiroldegiaren eraldaketaren alde apustu egiten dut, etorkizunean leku modernoa eta funtzionala izan dadin, kanpoko piszinekin, gimnasia erritmikoa egiteko espazioarekin, eta waterpoloa egiteko aukerarekin”.
Gascok hainbat salaketa egin dizkio Bilduri eta EAJri, handinahiko proiektuak galarazi dituztela salatuz: “Bilduk eta EAJk nazioarteko badminton txapelketa Donostian jokatzea galarazi dute, Espainiako banderak hiritik desfilatzen ez ikusteko. Alkate bihurtzen naizenean, hiriak ez du txapelketa bakar egiteko aukera galduko”.
PSE-EEko hautagaiaren esanetan, hiriak PSE-EEren eskuetara bueltatu behar du, hogei urtetan aurrera egin dutelako: “Donostia erreferentziazko hiria bihurtu dadin egingo dut lan, ez ditut ardiak eta txapelak nonahi jarriko”.