Datorren urterako lau batzar eta mundu mailako ekitaldi gastronomiko bat antolatuko dituzte hirian
Ekitaldi horiek milaka lagun erakarriko dituztela aurreikusi du udalak.
Datorren urteko urria amaieran eta azaroa erdialdean, Donostiak hainbat ekitaldi jasoko ditu, 2016ko Kultur Hiriburutza eta Donostia Gastronomikarekin batera. Horrela, Kursaalean lau jarduera antolatu dituzte: kongresu kliniko bat 250 partaiderekin, urriaren 14tik 16ra; Espainiako alergologia eta inmunologia batzarra, 1.100 batzarkiderekin urriaren 18tik 22ra; Espainiako Endodotzia Elkarteko estatu mailako batzarra, 400 batzarkiderekin, urriaren 28tik 30era; eta Medikuntza arloko estatu mailako bilera bat 400 partaiderekin, azaroaren 02tik 05era. Horrekin batera, udalak adierazi du ekitaldi gastronomiko bat antolatuko dutela azaroaren 16tik 18ra, 2.700 partaiderekin.
Aurten ere, jarduerak
Bestalde, udal gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, gazteen kickboxing-txapelketa eta beteranoen errugbi-txapelketa antolatu ditu aurten hirian. Gainera, interesgarritzat hartu dute badminton txapelketa 2017ra pasatzea, izan ere inbertsio garrantzitsua eskatzen du, 420.000 eurokoa (100.000 euro antolatzeagatik, gehi Belodromoa egokitzeko beste 320.000 euro).
Krosa ez dute ekarriko
Espainiako Kros Txapelketa Donostiara ez ekartzeko erabakiari dagokionez, udaletik adierazi dute Gipuzkoako Federazioak ostalari, hotelei eta udalari proba ekartzeko kostuaren herena diruz laguntzea eskatu ziola eta bi lehenek ezezkoa eman ziotela. Azkenean, udalera jo zuen berriz otsailean kostu osoa beregain har zezan eskatuz, eta hori guztiz bideraezina zela adierazi du udalak.