Pasealeku Berria ireki dute
Uholdeek sortutako lubakien ondorioz itxi behar izan zuten, otsaila bukaeran.
Astebururako irekita egongo zela adierazi zuten duela egun batzuk, eta halaxe izan da. Gaur arratsaldean ireki dute Pasealeku Berria, eta dagoeneko oinezkoek eta garraioek aukera dute bertatik ibiltzeko.
Urgulleko mendi magalak sarritan eman ditu arazoak, eta azkenekoz otsailaren 25ean itxi zuen pasealekua udalak, uholdeek hainbat lubaki sortu zituztelako.
Euroestudios enpresak ingurua aztertu ondoren, erresistentzia sare berriak jarri dituzte Argazki Elkartetik 100 metrora dagoen puntuan. Obrak Aste Santuan hasi zituzten. Azken lan hauen kostua kontuan hartuta, udalak 1.700.000 euro inbertitu ditu Urgulleko mendi magalean.
- Pasealeku Berria ireki dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
- Pasealeku Berria ireki dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
- Pasealeku Berria. (Argazkia: Lide Ferreira)
- Pasealeku Berria ireki dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
- (Argazkia: Lide Ferreira)