Donostiako 2015eko Udal Hauteskundeak auzoz auzo
EAJ, PSE-EE eta EH Bildu izan dira garaile auzoetan.
EAJ izan da hautagaitzarik bozkatuena Donostian. 2011ko hauteskundeetan baino 13.442 boto gehiago eskuratu ditu Eneko Goiaren taldeak. Udalbatzan 9 zinegotzi izango dituzte jeltzaleek, aurreko legealdian baino 3 gehiago. PSE-EEk 4.341 boto gehiago eskuratu ditu, eta udalbatzan zazpi zinegotzi izango ditu, aurreko legealdian bezala. EH Bilduk bi zinegotzi gutxiago izango ditu udalbatzan. Hauteskunde hauetan 643 boto galdu ditu. Beherakada nabarmenena Miren Albisturren hautagaitzarena izan da. PPk hiru zinegotzi gutxiago izango ditu; 7.230 boto gutxiago lortu ditu hauteskundeetan.
Donostiako auzoetan EAJ, PSE-EE eta EH Bildu izan dira nagusi. Hiru talde hauetaz harago, ez du beste hautagaitzarik inongo aukerarik izan. Jeltzaleek Aieten, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Erdialdean, Grosen, Ibaetan, Loiolako Erriberan eta Morlansen irabazi dute. PSE-EE, berriz, Altzan, Bidebietan, Intxaurrondon eta Loiolan izan da hautagaitza bozkatuena. EH Bildu sei tokitan izan da nagusi: Añorgan, Egian, Igeldon, Martutenen, Parte Zaharrean eta Zubietan. Gainontzeko alderdiek urrutitik bizi dute lehia. PPk, esaterako, ez du gehiengorik lortu inon.