Arratsaldean ere parte hartzeak gora egin du Donostian
Iazko datuekin konparatuta, 7 puntutik gora hazi da.
Arratsaldean %53,21ek eman du botoa, 2011n baino %7,5ek baino gehiagok (orduan %45,63k bozkatu zuen). Eguerdian, 14:00ak aldera eman diren datuetan jada sumatu da goranzko joera. Gipuzkoan eguerdian %0,6 handiago zen parte-hartzea duela lau urteko datuekin alderatuta. Arratsaldean, ordea, %51,46koa zen (2011n, %48,80). Aipagarria da, beraz, Gipuzkoaren kasuan, Donostian izan den gorakada.
Udal eta Foru Hauteskundeen parte hartze datuak berritzen ari dira, eta arratsaldeko datuen arabera, boto emaile gehiago izan dira aurten.