PPko alkategaiak Antiguan eman du botoa, Luberri Institutuan.

Miren Albistur PPko alkategaia Antiguako Luberri institutuan botoa ematen. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Lasai iritsi da PPko alkategai
Miren Albistur Antigua Luberri Institutura. Bertan hainbat argazkilari eta kazetari izan dira bere zain, botoa ematen duen unea irudikatu eta adierazpenak hartzeko. “Animatuta” dagoela esan du Albisturrek, eta donostiarrei bozkatzeta joateko deia egin die: “Gaur benetako demokraziaren eguna da, eta donostiarrak botoa ematera animatu nahi ditut, askatasunean udal hauteskundeetan parte har dezaten”. Etxean bere senideekin gosaldu ondoren joan da botoa ematera. Luberritik irtetean bere lagunak bisitatzera joango dela esan du. Etxean familiarekin bazkaldu ondoren, alderdikideekin elkartuko da emaitzak elkarrekin ikusteko.