Josebe Iturrioz: "Boto gehiago espero eta nahi ditugu"
Plaz! hautagaitza femenistako zerrendaburuak Urbieta kalean bozkatu du.
Lasai eta baikor agertu da Josebe Iturrioz zerrendaburua. Emaitza onak lortu dituztelakoan daude: “Aurrekoan baino boto gehiago espero eta nahi ditugu”, adierazi du Iturriozek. Botoa eman du Urbieta kalean, arratsaldez. Politika feministak aldarrikatu ditu Plaz! hautagaitzak,Plazandreok plataformaren lekukoa hartuz.