Gipuzkoa Basketek Zaragozan galdu du. (Argazkia: ACB.com)
Hauteskunde egunak badu lehen galtzailea: Gipuzkoa Basket. Saskibaloi talde donostiarrak maila galdu du, CAI Zaragozaren aurka etxetik kanpo galdu eta gero (72-65). Garaipenarekin nahikoa zuten jaitsiera saihesteko, eta, galduz gero, beste emaitzen arabera bazuten ere ACB Ligan jarraitzeko aukerarik. Hain zuzen ere, Manresak Real Madrilen aurka galduz gero, Gipuzkoa Basketek ez zuen zertan bere partida irabazi beharrik helburua erdiesteko. Europako txapeldun bilakatu berri da Real Madrid, eta irabaziko zuela oso jende gutxik jartzen zuten zalantzan. Bada, Manresak ezuste galanta eman du, eta, Gipuzkoa Basketen porrotarrekin, garaipen handia lortu du; Madrilen, gainera (80-90). Horrenbestez, gipuzkoarrek agur esan beharko diote goi mailari.